Baserriko bizimodua asko gustatzen zitzaiolako, orain dela 4 urte Zaldibiara etorri zen Susana Lopez (Bartzelona, 1975). Almitzarekin segan aritzen da, Euskaraldiaren Zaldibiako taldean ere ari da… «Euskararekin, batez ere, oso erraza izan da integrazioa. Erabat zaldibiarra sentitzen naiz».
Zaila egin al zaizu euskara ikastea?
Euskarak denbora asko eskatzen dizu, baina gogoarekin ez da zaila. Hizkuntza zoragarria da, eta ezustekoz betea.
Zer ekarriko zenuke Kataluniatik Euskal Herrira?
Calçotada eta pa amb tomàquet.
Ze zaletasun dituzu?
Pianoa jotzea, bertsoak, sega eta baserriko lanak.
Janari bat.
Pilota. Kataluniako haragi egosi mota bat da.
Edari bat.
Esnea.
Pelikula bat.
Roberto Benigniren La vita e bella.
Liburu bat.
Gilbert Sinoueren Avicena.
Abeslari bat.
Patxi Saiz.
Abesti bat.
Urtzen Hautsa astinduz.
Oporretarako leku bat.
Goierri, zalantzarik gabe.
Amets bat.
Egunero Txindokiren ondoan esnatzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bizitza.
Goierriko txoko bat.
Alotza.
Herriko alkate bazina…
Euskara doan denontzat.
Zaldibian biziko ez bazina
Txindokiren inguruan beti.