Duela hilabete batzuk Legorretako lau lagun –tartean Urtzi Larrea (Ibarra, 1987)– elkartu ziren proiektu bat elkarrekin martxan jartzeko asmoz. «Zer egingo ote genuen pentsatzen hasi eta 10 minutu nahikoa izan genituen erabakia hartzeko: artisau garagardoa!». Herriko lagun eta ezagunei proiektua aurkeztu zieten, eta «39 lagunon artean Basabe kooperatiba sortzea erabaki dugu».
Bi hitzetan, zer da Basabe?
39 legorretarrok osatu dugun proiektu amesgarria da. Denon artean, elkarlanean, ilusio handiz bultzatu nahi dugun proiektua.
Urtarrilaren 19an egin zenuten herritarren aurrean aurkezpena. Zer moduz joan zen?
Oso ondo. Jende asko elkartu, eta oso giro polita izan zen. Hori iruditzen zaigu aurkezpen bat egiteko modu onena.
Ze zaletasun dituzu?
Mendia eta frontoia.
Janari bat.
Legatz kokotea parrilan.
Edari bat.
Garagardoa noski!
Pelikula bat.
Aki Kaurismakiren Le Havre.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Momentuak eskatzen duena.
Oporretarako leku bat.
Asia hego-ekialdea.
Amets bat.
Bi urte barru, Legorretako bost pertsonak Basaben lan egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Denek dute bere berezitasuna.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Aldamenekoaren umore onak.
Goierriko txoko bat.
Murumendi.
Herriko alkate bazina…
Zinegotzi naiz, eta orain bezalaxe herritarrentzat lanean jarraituko nuke.
Legorretan biziko ez bazina…
Kostako herri txiki batean.