Hasi da sagardotegietako txotx garaia, eta bateko eta besteko afariak eta planak sortzen dira, konturatzerako. Sagardotegiak ere egokitu dira garai berrietara, eta egun, oso erraza da eskuko telefonotik gure gustuetara egokitzen den sagardotegia bilatu eta erreserba egitea. Sagardoa Route egitasmoak horretarako aukera ematen du bere webgunean. Oso erabilterraza da, eta sagardotegiak kokalekuaren, menuaren edo zerbitzuen arabera sailkatu daitezke.