Ormaiztegin lan egiten du Aitziber Garinek (Legorreta, 1989), Gizarte Etxeko ile apaintzailea da. Ez da urruti bizi, Beasainen, eta bere burua ordiziartzat du, han urte asko egin dituelako. Txikitatik izan nahi zuen ile apaintzaile; amarekin ile apaindegira joaten zenean ez zion begirik kentzen lanean ari zenari, eta etxean panpinak orraztu eta orraztu aritzen zen. Hala, beharrezko ikasketak egin eta titulua eskuratu ostean, hainbat tokitan ibili da lanean, eta ile apaindegirako produktuak saltzen dituen denda bat ere izan du. Ormaiztegira duela hiru hilabete iritsi zen eta oso gustura dago, adineko jendearekin lan egitea asko gustatzen zaiolako. «Gazteek ematen ez duten zerbait ematen dizute, goxo hitz egiten badiezu batez ere, eta normalean oso klasikoak eta konformistak dira».
Zure bezeroak emakumezkoak ala gizonezkoak dira?
Batez ere emakumezkoak.
Zer egiten diezu?
Gehiena tintea eman, ilea moztu eta orraztu. Badira astero orraztera etortzen direnak.
Zein zaletasun dituzu?
Zinema, hondartza, mendia…
Pelikula bat.
Lo imposible.
Musika talde eta abesti bana.
Ken-7 eta haien Ilargia abestia.
Liburu bat.
La trilogia del Baztan.
Janari eta edari bana.
Pizza eta zumoak.
Oporretarako leku bat.
Hondartza duen edozein, Caribe aldea adibidez.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagunen sorpresak.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Ormaiztegiko alkate bazina…
Gazteekin, helduekin eta nagusiekin hitz egingo nuke, adin talde bakoitzerako zer falta den jakiteko, eta hori lortzen saiatu.
Ormaiztegin biziko al zinateke?
Bai. Herri txikiak asko gustatzen zaizkit.