Euskarazko azpitituluak jasotzen dituen webgunea azalez eta mamiz berrituta dator. 2008an hasi zen Luistxo Fernandez eibartarra filmeentzako euskarazko azpitituluak egokitzen. Hogei urteko ibilbidearen ondoren, ordea, nekatuta, utzi egin zion webgunea berritzeari. Orain, CodeSyntax enpresak hartu du proiektua bere gain, eta webgunearen itxura berritzeaz gain, elikatzen jarraitzeko asmoa agertu du. Horretarako, boluntarioen laguntza eskatu dute.