Codesyntax etxeak tribial motako jolas bat garatu du, euskaraz. Egunean behin du izena, eta erabiltzaileek 10 galdera ahalik eta azkarren erantzun behar dituzte, izenak dioen bezala, egunean behin sartuta. Astero, jokalari guztiek lortutako puntuekin sailkapena egingo dute. Euskal hiztunei beraien hizkuntzan jolasteko aukera eman nahi diete APP berriarekin. Guztira 50.000 galdera ditu jokoak. Google Play eta AppStore biltegietan eskuratu daiteke jokoa.