Internet ulertzeko modua goitik behera aldatu zuen World Wide Web informazioa antolatzeko sistemak, duela hiru hamarkada. Tim Bernes-Lee izan zen egungo webguneen oinarriak jarri zituena, 1989ko martxoaren 12an, Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundean egindako aurkezpenarekin.
Bernes-Lee 1980. urtean hasi zen INEEn lanean. Bertan, zientzialarien artean informazioa trukatzeko zeuden oztopoez jabetu zen. Hala, Robert Cailliau Belgikako ingeniari industrialarekin batera, edukiak estekatzeko aukera ematen zuen informazio sistema aurkeztu zuen, datuak antolatu eta denen eskura jartzeko helburuarekin. Hala sortu ziren HTML lengoaia eta egun ezagutzen ditugun URL edo helbideak. Erabateko iraultza ekarri zuen Interneten mundura, eta geroztik sortu diren webguneen oinarriak jarri zituen.