Udalbiltza hautetsi elkartea egitasmo berri batekin dator. Hartueman.eus burujabetza esperientzien eta proiektu eraldatzaileen bankua garatu du, eta sarean jarri du ikusgai. Energia eta elikadura burujabetza, etxebizitza, ekonomia soziala, euskara edota politika feministen arloko eragileak bildu dituzte bertan. Hala ere, ez dute «esperientzien zerrenda soil bat» egin nahi izan; «udal, eragile eta herri ekimen ezberdinetatik sortzen diren ekinbideak saretu eta helarazi nahi dizkizuegu».