Google erraldoiak azkenean amore eman du. Aste honetan itxi du Google+ sare soziala, hasieran espero zuten arrakasta lortu ez duela ikusita. Harekin batera, baita Inbox eta Allo zerbitzuak ere utzi egin ditu. Hala, sare sozialen alde azken urteetan egindako apustua bertan behera utzi du Googlek.
Google+ 2011n sortu zen, Facebook eta Twitter bezalako beste plataforma ezagunei aurre egin nahian. Google berandu iritsi zen sare sozialen borrokara, baina beste zerbitzu batzuetan zuen erabiltzaile kopurua ikusita, harrera ona izatea espero zuten. Ahaleginak ez zuen fruiturik eman ordea, eta Google+ ez zen sekula beste sareen neurrira iritsi.
Allo 2016an aurkeztu zuten, WhatsApp-en aurkari zuzena izateko asmoz, baina apenas urtebete iraun du saiakerak. Inbox mezularitza zerbitzuak ere, ez zuen Googlek espero zuen adinako harrerarik izan.
Bilatzaile erraldoiaren konpainiak produktu berriak garatzen jarraitzen du, baina garbi dago arrakastarik ez dutenak, bidean gelditzen direla.