Euspot euskarazko ikus-entzunezko spot lehiaketak 98 lan jaso ditu aurten, iaz baino 25 gehiago. Aipatzekoa da lan horietatik 62 adin txikikoen atalean aurkeztutakoak direla. Antolatzaileek, «hainbat ikastetxetan propio egindako lanketa berezia» aipatu dute, igoera horren arrazoien artean. Jasotako lanen artean, Goierriko hainbat ikastetxetakoak ere badaude. Atzo bukatu zen bozkatzeko epea, eta hilaren 30ean banatuko dituzte sariak. Lan guztiak webgunean ikus daitezke.