Zaldibiar bat Euspot sarietan
Euspot euskarazko ikus-entzunezko spot lehiaketan 98 lan jaso dituzte aurten, inoiz baino gehiago. Sari nagusia Bilbora joan da, Gorputza ON, buruari ON lanarekin. Ikasleen saria, berriz, MUko hiru ikaslek egindako Piztu bizitza lanak jaso du; talde horretan dago Mari Garcia zaldibiarra.
