EHUk datozen egunetan ekingo die Udako Ikastaroei, eta horien artean, Euskara eta euskal kultura eremu digitalean jorratuko dituena antolatu dute. Hilaren 10 eta 11n izango da, Donostiako Miramar jauregian, eta hasten den egun berera arte eman daiteke izena. Etxepare Institutuarekin elkarlanean antolatu dute, eta euskara eta euskal kultura nazioartean lantzen duten hainbat adituk parte hartuko dute, tartean EHU, Tübingen eta Santa Barbara unibertsitateetakoak.