Oporretan dago itsas lamia baten izena duen Irenia Apaolaza Quintela (Zerain, 2002), Lazkaoko San Benito ikastolan Batxilergoko lehen maila amaituta. Psikologia, Zuzenbidea edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasi nahi du.
Ikasketekin batera atletismoa uztartzen du, kirol horrekiko zaletasuna aitarengandik jaso ondoren. Abiaduran espezializatu da eta 100, 200, 300 eta 400 metroko lasterketetan aritzen da, Ordiziako Txindoki Atletismo Taldearen babesean. Espainiako Txapelketara joateko markak lortu ditu behin eta berriz (2017an lehen aldiz, 300 metrotan), eta Euskal Selekzioarekin ere lehiatu da.
Zenbat aldiz entrenatzen duzu?
Astean 5 egunetan, saio bakoitza ordu t’erdi-bi ordukoa da.
Zer ematen dizu atletismoak?
Ordu asko dira entrenatzen, baina oso ondo etortzen zait barruak askatzeko.
Zein da zure proba kuttuna?
200 metroak, nire korrika egiteko erara gehien egokitzen dena.
Zein da zure markarik onena?
25:70; Espainia mailan 24 segundo eta pikoan dago marka.
Zaletasun bat.
Irakurtzea asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Cassandra Clare-ren Cazadores de sombras.
Musika talde bat eta abesti bat.
Selena Gomez, Natalia eta Nogen. Abestia, Nataliaren Gata negra.
Pelikula bat.
La vida de Pi.
Janari eta edari bana.
Pasta karbonara eta Coca Cola.
Amets bat?
Batxilergoa oso ondo bukatzea eta ikasketetan eta atletismoan dena ondo joatea.
Oporretarako leku bat.
Ametlla del Mar (Tarragona), eta Cervera del Pisuerga (Palentzia).
Goierriko txoko bat.
Zerain asko gustatzen zait.
Herriko alkate bazina…
Bidegorri eta zerbitzu gehiago jarriko nituzke, baita argi gehiago ere.
Zerainen biziko ez bazina…
Donostian.