Global Web Index nazioarteko agentziak egindako azterketa baten arabera, pertsona bakoitzak egunean 2 ordu eta 22 minutu pasatzen ditu, bataz beste, sare sozialetan kateatuta. Facebook, Instagram, Twitter eta Youtube dira erabiltzaileen sarerik gogokoenak.
Azterketak 31 herrialdetako 400.000 lagunek osatutako lagina biltzen du, eta datuak oso esanguratsuak dira. Kontsumitzaile digitalen %98k erabiltzen ditu sare sozialak. Datuak are nabarmenagoak dira 16 eta 24 urte arteko gazteei erreparatuz gero; kasu horretan, eguneko bataz bestekoa 3 ordutik gorakoa baita.
Erabilerari dagokionean, galdetutakoen %40k dio sare sozialak albisteak eta lagunek argitaratutakoa jarraitzeko erabiltzen dituztela sare sozialak. Facebook eta Twitter dira albisteetara gehien bideratutako plataformak. Entretenimendua eta denborapasa dira beste arrazoi nagusietako bat.
Gehien erabiltzen diren sareak Facebook eta Youtube dira; horien atzetik daude oraindik Instagram eta Twitter. Mezularitza arloan, WhatsApp ere indar handia ari da hartzen.