Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek 2020rako Banda Zabala hiru probintzietako etxe guztietara zabaltzeko konpromisoa agertu dute. 2016-2018 urteen artean lau erakunde horiek 10 milioi eurotik gorako laguntzak eman dituzte 68.000 langile inguru dituzten 5.250 enpresaren konektibitatea hobetzeko. Jaurlaritzak, gainera, beste 10 milioi euro gehigarri inbertitu ditu 715 biztanle gunetako 29.000 etxetara banda zabala hedatzeko. Goierriko hainbat herri txikik 2017an sinatu zuten akordioa aldundiarekin, sarea zabaltzeko.