Urtetan Correos-en lanean jardun eta gero, Mari Jose Goitia (Itsaso, 1963) Itsaskan zakur hotelean dabil orain buru-belarri Juan Luis Otermin senarrak eta Alazne alabak lagunduta. Familiak Itsason dituen terrenoetan txoko bat egin zuten etxeko zakurrentzako, baina ezagunak ere hasi ziren haienak eramaten, gero jende gehiago… azkenean zerbitzua profesionalizatu eta Itsaskan sortu zuten. Oporrak, lana, ospitalea… zakurra etxean ezin denean utzi, Itsaskanen zaintzen dute, lotarako tokia eta janaria emanez eta inguruan aske ibiltzen utziz, eguneko 12 euroren truke. Hotelak 25 gela ditu eta beteta egoten da udan, Aste Santuan eta asteburu askotan.
Zakurrik ba al duzu?
Hiru ditugu, bi ehizakoak eta border collie bat, Noa.
Baduzu afizio gehiagorik?
Irakurtzea, bidaiatzea, eskuekin lan egitea: zeramika, jostea…
Musika talde bat eta abesti bat.
Mana eta bere edozein abesti.
Pelikula bat.
Memorias de Africa.
Liburu bat.
Cien años de soledad.
Janari eta edari bana.
Arraina eta ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Hondartza duena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Espero ez dituzunean jasotako detailetxoak: liburua, afaria…
Goierriko txoko bat.
Telleriarte eta Brinkola arteko bidea.
Itsasoko alkate bazina…
Alegia auzoa txukunduko nuke.
Itsason eta Legazpin biziko ez bazina…
Donostian.