Beasaingo Udalak eta Euskadi Fundazioak iaz abiatutako elkarlanaren barruan, igandean Txirrindu festa izango da Beasainen. Bi ibilbide prestatu dituzte: txikienentzat Gernika pasealekuaren inguruan, eta gainerakoentzat, Hirigoien industrialderainoko joan-etorria. Mekanikarien lana ezagutzeko aukera ere izango dute partaideek.
Urriak 27. Beasaingo Erauskin plaza (11:30).