‘Youtubeskolak’ lehiaketa berria martxan da
Azkue Fundazioak 13 eta 16 urte arteko Euskal Herriko gazteentzako lehiaketa berria jarri du martxan. Youtubeskolak du izena, eta euskarazko youtuberrak sarituko dituzte. Bideoetan, bi elementu agertu behar dira ezinbestean: kartoizko kutxa bat eta honako esaldia: «Gustatzen zaidalako egiten dut». Lanak azaroaren 24ra arte aurkez daitezke, webgunean izena emanda. Nahi adina lan aurkez daitezke, banaka edo taldean eginda. Iphone 7 Plus telefonoa eta GoPro7 kamera bat banatuko dituzte saritan.