Azaroak 22, ostirala:
- 16:00: Mus txapelketa 8 erregetara, jubilatuen egoitzan.
- 16:30: Umeen showa, Zubipe kiroldegian.
- 19:00: Gazteen txosna irekiera, karpan.
- 22:30: Kontzertuak gazteek antolatuta, karpan: Aurrez Aurre, Yakolev 42 eta DJ Bull.
Azaroak 23, larunbata, Eleganteen Eguna:
XIX. mendeko eleganteen VII. bilkura: Egun osoan zehar: Photocall-a XIX. mendeko dekoratuekin, garaiko autoen erakusketa, Ormaiztegiko bainuetxea erakusketa eta photocall-a, Muxika egurastokian.
- 12:00-15:00: Jundajo txarangak kaleak alaituko ditu.
- 12:00-14:00: Pintxo eleganteen VI. lehiaketa. Murua, Jubilatuenea eta Itxune tabernetan. Pintxoen osagai nagusia gaztaina izango da.
- 12:30: Paseo elegantea, museotik bainuetxeraino.
- 14:30: Elegante guztien bazkaria, karpan.
- Bazkalondoren: Bingo herrikoia.
- 16:30: Kadete mutilen eskubaloi partida Zubipe kiroldegian: Ormaiztegi-Bera-Bera.
- 17:00: Paperezko panpinak eta osagarriak egiteko haurrentzako tailerra, eliz atarian.
- 18:00: Txokolatea eta Bolatuekin musikaz girotua, eliz atarian.
- 18:30: Senior mutilen eskubaloi partida Zubipe kiroldegian: Ormaiztegi-Usurbil.
- 18:30: Joselontxo’s txarangak kaleak alaituko ditu.
- 23:30: Kontzertuak, gazteek antolatuta, karpan: Rude Ska etaGuri5!.
Azaroak 24, igandea:
- 12:00: Haurren danborrada,herriko kaleetan zehar.
- 17:00: Monda Lironda pailazoak,karpan.
- Ondoren: Goruntz taldearen saioa, karpan.
Azaroak 27, asteazkena:
15:30: Zahar-berritutako Ormaiztegiko buruhandien aurkezpena 1983-2019, San Andres ikastetxean.
Azaroak 29, ostirala, jaien hasiera:
- 10:00-14:00: Haur parkea, Zubipe kiroldegian.
- 16:00-18:30: Zumbalain musika animazioa, karpan.
- 18:00: Trikipoteoa.
- 18:30: Zumba saio parte hartzailea ikastaroko txikiekin, karpan.
- 19:00: Pregoia eta txupinazoa. Pregoilariak: Zumalakarregi Museoko lan taldea, museoaren 30. urteurrenean.
- Ondoren: Buruhandiak eta trikitilariak.
- 20:00: Helduen danborrada, herriko kaleetan zehar.
- Ondoren: Helduen danborradako partaideen afaria, Itxunen.
- 23:00: Kontzertua, gazteek antolatuta, karpan: Basagain.
Azaroak 30, larunbata, Ander Deunaren eguna, Mozorro Eguna:
- 10:30: Txindata musika eskolako txistularien goiz eresia, herriko kaleetan zehar.
- 11:30: Urmaiz abesbatzak abesturiko meza.
- 12:00: Udalak eskainitako hamaiketakoa, Barduliarrak elkartearen laguntzarekin, eliz atarian.
- 13:00: Herri kirol jaialdia karpan. Harri jasotzen: Joseba Ostolazaeta Udane Ostolaza. Aizkoran: Iñaki Azurmendi – Ugaitz Mugerza eta Irati Aatondoa – Miaka Aristegi.
- 12:00-15:00: Jundajo txaranga herrian zehar.
- 14:30: Mozorroturiko lagun taldeen bazkaria, kiroldegian.
- 17:00: Zezentxoak eta poniak, 16 urtetik beherakoentzat, eskolako zelaian.
- 18:15: Mozorroturiko lagun taldeen jaitsiera elektrotxarangarekin.
- 20:00: Mozorro lehiaketako sari banaketa, karpan.
- 23:00-03:00: Iratzar taldearen berbena, karpan.
Abenduak 1, igandea, Odolki Eguna:
- 10:00-14:00: Haurrentzako parkea, Zubipe kiroldegian.
- Goiz osoan zehar: Artisau produktu gastronomikoen azoka, Muxika egurastokian.
- 11:00-14:00: Herriko plazan:
- – Ormaiztegiko 33. Odolki lehiaketa.
- – 22. Odolki osagaien azoka eta lehiaketa.
- – Odolkia osagaitzat duten plateren XVIII. sukaldaritza lehiaketa.
- – Luis Mokoroari Urrezko Odolkia.
- – Iñaki Sasietari omenaldia.
- 12:00: Martin Callejo II. Ardo Dastaketa, Zumalakarregi kaleko karpan.
- Ondoren: Lehiaketetako sari banaketak.
- Ondoren: Odolkia babarrunekin pintxo dastaketa Basotxulo elkartearen laguntzarekin.
- 18:30: Kontzertua Gizarte etxean: Hiru Bidean.
- 19:30: Kontzertua karpan: Alarma Morea.