Abenduak 12
Bertso jaialdia
- Luzio Gabiriaren omenezko 32. bertso jaialdia antolatu du Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak. Saioa ostegunean izango da Zumarragako Zelai Arizti aretoa. Abenduaren 12an, 20:15ean: Bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina eta Amaia Iturriotz.
Abenduak 13
Feria
- 08:00-14:00: Abere feria eta sariketa. Zumarragako Urdaneta hiribidean.
- 08:00-14:00: Nekazaritza tresnen feria. Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
- 09:00-14:00: Azoka bereziak: errezil sagar, fruta eta barazki sariketak; landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai: eztia, ogia, gazta, taloak… Zumarragako Euskadi plazan eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
- 09:00-20:00: Eskulanen erakusketa eta salmenta Urretxuko Iparragirre kalean (14:00ak arte), Zumarragako Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan.
- 09:00-14:00: Oilasko eta kapoi sariketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
- 09:00-14:00: Eskualdeko ezti sariketa. Urretxuko Areizaga kaleko arkupeetan.
- 09:00-16:00: Arabako Errioxako 28. Ardo azoka. Urretxuko Iparragirre plazan.
- 13:30: Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
Musika eta kirola, feriaren osagarri
- 09:00: Urretxuko Lizarriturri Txistulari Elkartea eta Iratzarri Dultzaineroak Urretxuko kaleetan zehar.
- 09:00: Santa Lutziko argazki rallyaren hasiera.
- 10:00: Tolosako Dultzaineroak Zumarragako kaleetan zehar.
- 10:30 – 12:30: Sekundino Esnaola Musika Eskolako Trikitilari Taldea Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar.
- 11:00-14:00: Zaldiz paseoak, Zumarragako Zelari Arizti parkean.
- 11:00 – 14:00: Non dago Wally? lehiaketa. Informazioa Areizaga-Kalebarren plazan.
- 11:30: Zumarragako Musika Banda eta Antxiñako Ama Txistulari Taldea Zumarragako kaleetan zehar.
- 12:30: Herri kirolak, Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
- 13:30: Artzain zakur erakustaldi komentatua antzarekin, Urretxuko Zubimusu plazan.
- 17:00: Pilota partidak. Promozio mailako binakako txapelketa: Peña II.a – Aranguren / Egiguren V.a – Erostarbe. Maila nagusiko binakako txapelketa: Bengoetxea VI.a – Mariezkurrena II.a / Ezkurdia – Martija. Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
- 18:00: Idi probak Zumarragako Euskadi plazan.