Codesyntax etxeak garatutako Egunean Behin sakelako telefonoetarako jokoak izan duen arrakasta ikusita, ekitaldi berezia egin zuten abenduaren 14an Azpeitian. Bertan, sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan bukatu duten 102 lehiakide elkartu ziren. Finalean, Eneko Agirrezabal segurarra izan zen irabazlea. Euskal kulturari, geografiari eta aktualitateari buruzko 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da jokoaren funtsa. Joko taldeei esker, harrera bikaina izan du APPak, 50.000 erabiltzaileko muga gaindituz.