Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailak 2020ari dagozkion hiru diru laguntza deialdi dauzka indarrean.
Gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak
Gazteriaren esparruan 2020. urtean egingo diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak.
- Eskaerak aurkezteko epea. 2020ko urtarrilaren 20a.
- Nori zuzenduta. Irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak.
- Aurrekontuko zuzkidura. 536.000 euro.
- Prestazio ekonomikoa. Deialdi honen babespean ematen diren diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontuan diruz landun daitekeen gastuaren %70era artekoak izan daitezke, inolaz ere ezingo dute ehuneko hori gainditu. Entitate eskatzaile bakoitzari emandako diru-laguntzen guztizkoa ezingo da 50.000 eurotik gorakoa izan.
- Ordainketa modua. Emandako diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar emango da lehen zatia –onuradunak uko egiten ez badio behintzat–, eta bigarrena gazteria arloan eskumena duen zuzendaritzaren aurrean justifikazioa aurkeztu ondoren.
EAEko ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programa 2020
EAE Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko eta garapeneko lankidetza proiektuetarako diru-laguntza.
- Eskaerak aurkezteko epea. 2020ko otsailaren 6a.
- Nori zuzenduta. EAEko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik, edo bestela, euskal izaera politikoa izatea.
- Aurrekontuko zuzkidura. 175.000 euro.
- Gehienez 100 pertsona. Programa honen bidez 1990 eta 1998 urteen artean –biak barne– jaiotako 100 pertsona gehienez hautatutako herrialde eta lankidetza proiektu jakinetara joateko laguntzak eman nahi dira.
- Hizkuntza. Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea derrigorrezkoa da.
- Ordainduko diren gastuak. Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu destinoko herrialdeko garapenerako gobernuz kanpoko era- kundearekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne.Hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak ere ordainduko ditu: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua, eta bidaiako laguntzako asegurua.
Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak
2020ko urtealdian gazte taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak.
- Eskaerak aurkezteko epea. 2020ko urtarrilaren 16a.
- Nori zuzenduta. Irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak.
- Aurrekontuko zuzkidura. 145.000 euro.
- Prestazio ekonomikoa. Gazteria arloko egitarauak eta jarduerak garatzeko irizpide berak.
- Ordainketa modua. Gazteria arloko egitarauak eta jarduerak garatzeko irizpide berak.
- Ordainduko diren gastuak. Eskaera egiten bada bakarrik gazteak Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetara bidaltzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira EAEko gazte taldeari dagozkion bidaia-gastuak, jarduerak prestatzeko eta egitekoak, eta proiektua gauzatzen den tokiko ostatu eta mantenu gastuak. Eskaera egiten bada bakarrik Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira gazte haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere. Gazteak bidali eta hartzeko eskaerek irizpide berberak dituzte.