«Lazkaomendin ilunabarra ikustea gustuko dut»
Alain Lucas Arrietak (Zegama, 2002) hamabi urte zituenetik Matematikako irakasle izan nahi zuela esaten zuen. Gradua amaitu eta Irakaskuntzako masterra egin ondoren, Matematika irakasten ari da. Zegamako Gazte Herexa gazte elkarteko kide da. «Herriko gazteak elkartu, parte hartzera bultzatu eta herria bizirik mantentzeko lanean aritzen gara. Garrantzitsua da gazteak herrigintzan inplikatzea, eta Gazte Herexa da gazteok herriari ekarpena egiteko dugun bideetako bat». Zegamako txistulari taldean ere aritzen da. Herriko ekitaldi ugaritan txistua jotzeaz gain, Dantzari Txiki egun askotara joaten dira, baita Kataluniako Sant Sadurni d’Anoiara ere. «Garrantzitsua da gure kulturaren parte den txistua ez galtzea, eta horren atzetik lanean gabiltza».
Zein zaletasun dituzu?
Lagunekin Euskal Herriko txokoak ezagutzea eta probatu ez ditugun bazkalekuak ezagutzea.
Pelikula edo telesail bat.
Merli telesail katalanak asko markatu ninduen.
Liburu bat.
Karmele Jaioren Maitasun kapitala.
Musika talde edo abeslari bat.
Erromeria taldeekin dantza egitea gustuko dut. Etxerantz pixka bat tiratuz, Goierriko Muxutruk taldea.
Abesti bat.
Zea Maysen Elektrizitatea 25.
Oporretarako leku bat.
Konpainia onean bada, edozein; baina udan kostaldea.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua tomatearekin eta urdaiazpikoarekin.
Kolore bat.
Urdina, itsasoa ekartzen didalako gogora.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehenengo klasea eman nuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehen baja amaitu nuenean ikasleek egindako marko bat.
Amets bat.
Etorkizuneko ikasleren batentzat gutxienez erreferente izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Udako gauetan lagunekin kalera atera eta Cola Cao bat hartzea.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendin ilunabarra ikustea gustuko dut.
Zegaman biziko ez bazina…
Ez nintzateke pertsona berdina izango. ■

