Elhuyar Fundazioaren zientzia eta teknologiari buruzko zientzia.eus webgunea «itxuraz eta mamiz berrituta» dator. Lehengoaren aldean, diseinu argiagoa du atariak, eta formatu ezberdinetako (artikuluak, audioak eta bideoak) eduki gehiago, 22.000tik gora. Elhuyarrek berak garatutako ahots-sintesiaren teknologiari esker, artikuluak entzuteko aukera ere ematen du gune berrituak. Eduki horiek irisgarriago ere egin dituzte, atal ezberdinetan sailkatuta. Buletinera harpidetzeko aukera ere eskaintzen du; asteko eduki nabarmenenak posta bidez jasotzeko.