Eider Matxain (Gaintza, 2000) ikasturte honetan hasi da medikuntza ikasten, Bilbon. Beldur apur batekin hasi bazen ere, eramangarria ari zaio egiten. «Uste nuen aisialdirako denborarik ez nuela izango, baina oker nengoen. Hori bai, aitak dioen bezala, Tourraren hasieran nago oraindik». Etorkizunari begira psikiatriak jakin-mina pizten dio, baina gai berriak ikasi ahala «baliteke ideia guztiz aldatzea».
Zure etorkizuna Gaintzan irudikatzen al duzu?
Gazteagoa nintzenean ezetz nioen, baina Bilbon ikasten dudanetik, gero eta argiago daukat Gaintzan bizi nahi dudala.
Ze zaletasun dituzu?
Mendia dezente gustatzen zait.
Janari bat.
Baina-patatak.
Edari bat.
Kalimotxoa.
Pelikula bat.
El niño con el pijama de rayas.
Liburu bat.
Txartel bat (des)herrira.
Musika talde edo abeslari bat.
Deskontrol.
Abesti bat.
Duintasunez eutsi.
Oporretarako leku bat.
Eslovenia ezagutu nahiko nuke.
Amets bat.
Gustuko lan bat eduki eta pozik bizitzea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Toki lasaiek, otordu goxoek…
Goierriko txoko bat.
Lareoko urtegia.
Herriko alkate bazina…
Autobus zerbitzua maizago jarriko nuke.
Gaintzan biziko ez bazina…
Arama edo Itsasondo bezalako herri txiki batean.