Zumarragako hortz klinika batean lan egiten du Maialen Igartzabalek (Gabiria, 1988); dentista da lanbidez. Etxean herriko dentista Goiari buruz istorio ugari entzun zituela, eta odontologia ikasteko grina horregatik piztu zitzaiola aitortzen du. Ikasketak amaitu, ingelesa ikasten Londresen urtebete eman eta 2012an hasi zen lanean Igartzabal; lehenik Katalunian, gero Tolosan eta orain Zumarragan. Lanetik aparteko denbora librean eskulanak egiten ditu, eta azken aldian, zaku oihalarekin eguzkiloreak egiten ditu, etxeko atean zintzilik jartzekoak. Gabiriako Errezil Sagarraren egunean postu bat jartzeko aukera eman zion udalak eta han saldu zituen asko; Gabiriako Ostatuan ere salgai daude.
Zaletasun gehiago badituzu?
Mendian korrika ibiltzea, kirola asko gustatzen zait.
Pelikula bat.
El Padrino.
Musika talde bat.
Gozategi.
Abesti bat.
Andoni Egañak atera zuen CDko abesti guztiak.
Janari bat.
Dilistak.
Edari bat.
Ardo zuria.
Amets bat.
Kanadako basoak ezagutzea.
Jaso duzuen oparirik bereziena?
Ezer jakin gabe, abioian sartu eta asteburu pasa eraman nindutenean.
Goierriko txoko bat.
Otaño.
Gabiriako alkate bazina…
Orain artekoak aritu diren bezala, herriarentzat lan egiten saiatuko nintzateke.
Gabirian biziko ez bazina…
Urte asko egin ditut Gabiriatik kanpo, eta beti herrimin handia izan dut. Gabirian segi nahi dut.