Legazpiko Mirandaola parkean ateratako irudia da hau. Lehen planoan Mirandaolako ermita dago, horren atzean, berriz, burdinola ezagunaren eraikina. Maiatzean, herriko jaietan, erromeria egiten dute bertan.
Jende askok dauka Mirandaolako argazkia, baina nik nirea nahi nuen, orokorrean egiten dudan tratamendu eta estiloarekin.
Txuri beltza photoshopean lantzea izugarri gustatzen zait, irudiari aparteko indarra gehitzeko ahalmena eskaintzen duelako.
Nikon D610 • Sigma 18-35mm F.3.5-4.5 • 1/30s • f/8 • Adobe Photoshop CC • Nik Software