Oinetako azala gainerako gorputzeko azala bezalakoa da. Kanpoko erasoetatik babesten gaitu. Baina bere azidoak –gainontzeko gorputzean daukagun azidoaren desberdina da–, babeserako daukagun larruazaleko florak indarra galtzea eragiten du, eta onddoen sarrera eta birusen kutsadura errazten du honako egoera hauetan: oklusio egoeratan, ingurumenetik edo hainbat gaixotasunetik eratorri daitezkeen kasuetan, edo egoera inmunologikoan eta antibiotikoen efektuetan.
Babesik onena oinaren zaintza arretatsua egitea da, baina sarritan ez diogu behar adina arreta eskaintzen. Benetan daukan garrantzia ahazten dugu eta ondorio ezberdinak suertatzen dira: onddoak eta garatxoak.
Prebentziorako gomendioak
- Oinak egunero garbitu.
- Oso ondo lehortu, batez ere behatz arteak.
- Galtzerdiak zuntz naturalekoak, eta egunean zehar hezetzen badira aldatu.
- Larruzko oinetakoak erabili.
- Izerdiaren kontrako produktuak erabili.
- Oinutsik ez ibili leku publikoetan: igerilekuetan, aldageletan…
- Eta ez ahaztu podologoa dela oinen osasunaz arduratzen den profesionala. Bisitatu ezazue, zuen oinek eskertuko dute.