Marokoar jatorria badu ere, itsasoar peto-petoa da Nisrine Haissouf (Itsaso, 2001); herri txiki horretan jaio eta hazi da, eta gustura dago bertan, herritarren artean dagoen giro apartarekin. Alegia auzoan bizi da gurasoekin eta bi ahizpekin, eta etxean arabieraz, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten dutela dio. Marokoko Casablanca hirikoak dira gurasoak, eta urtean behin hara joaten saiatzen dira. Eskolan Ormaiztegin eta institutuan Beasainen ibili ondoren, urrutirago joan da unibertsitate mailako ikasketak egitera, Donostiara. Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza ari da ikasten. Gustura ari dela aitortzen du, ekonomiaren mundua asko gustatzen zaiolako. Etorkizunean enpresa txiki bat sortzea gustatuko litzaioke; oraindik ez du erabaki zein arlo landuko lukeen.
Zein zaletasun dituzu?
Musika entzutea, dantza egitea eta futbolean jokatzea. Kadete mailara arte Beasain futbol taldean jokatu nuen.
Musika talde edo abeslari bat.
Vendetta.
Abesti bat.
Vendettaren Begitara begira.
Pelikula bat.
Lo imposible.
Zer gosaltzen duzu?
Te berdea, eta ogia olioarekin eta eztiarekin.
Zein da zure oinetako zenbakia?
41a.
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Familiarekin eta lagunekin egoteak, maite dudan jendearekin egoteak.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Nire izeba batek oparitu zizkidan belarritako batzuk.
Goierriko txoko bat.
Itsaso.
Itsason biziko ez bazina…
Ormaiztegin.