Lore eta landare azoka Seguran
Udaberria iristearekin batera, martxoaren 22an,Udaberriko XX. Lore eta landare azoka egingo dute aparkalekuan. Horrez gain, Euskal Herriko ekoizleen eta artisauen azoka ere jarriko dute plazan (10:00-15:00). Iaz 19 lore postu izan ziren, horietatik lau goierritarrenak.
