Konfinamendu eta alarma garai hauetan naturak bere zikloa jarraitzen du, baita baratzeko lanek ere. Zegamako Altzibar baserrian Josetxo Mendiak (Beasain, 1966) biltzeko prest ditu zerbak, ziazerbak, tipulinak, ilarrak, babak, letxugak… denak era ekologikoan landuak. Baina, horiek banatzeko bidea mugatu egin zaio Beasaingo azokaren itxierarekin: «Salmenta puntua dugu, eta itxierak galerak dakarzkigu». Etxez etxeko salmenta eta Zegama nahiz Ordiziako kontsumo taldeak geratu zaizkio diru iturri. Udako barazki landareen hornidura berriz, «momentuz ziurtatuta» daukatela dio Mendiak.
Lantzeko barazki bat.
Lekak.
Jateko barazki bat.
Ilarrak.
Ze zaletasun dituzu?
Historia.
Pelikula bat.
Avatar.
Liburu bat.
El antropologo inocente.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Goizean goiz.
Kolore bat.
Urdina.
Oporretarako leku bat.
Erroma.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesne zopak.
Amets bat.
Munduan zehar bidaiatzea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Uzta on batek.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Madrilera bidaia.
Goierriko txoko bat.
San Adriango koba.
Beasainen biziko ez bazina…
Zegaman.