Beti gustatu izan zaizkit txoko ezkutuak topatzea, baita argazkigintzan hasi aurretik ere.
Leku honen berri Goierriko egutegi bateko argazkian izan nuen. Gerora, argazkigintzan sartu ondoren, lagun baten laguntzaz bertara joateko aukera sortu zen; udaberria zen eta aurreko egunetan euria egin zuen ugari. Halako egunak gustatzen zaizkit ur-jauzi eta errekako urak protagonista dituen argazkien bila ateratzeko. Hainbat perspektiba probatu ondoren, aldapa irristakor honetatik atera nuen hau gustatu zitzaidan gehien, garo artean apur bat sartuta.
Nikon D600 • 16-35mm • f/4.0 • 0,6seg • f/11 • ISO 100 • 17 mm