Betidanik gustatu izan zait inguruan mugitzen zenari argazkiak ateratzea, baina 2007an hasi nintzen pasio honekin benetan gozatzen elkartean ezagutu nituen kideei esker. Kirol argazkilaritza, eta paisaiari eta naturari loturikoa lantzen dut batez ere.
Argazki hau atera nuen egunean, Errege egunez (2020-01-06), Lazkaomendira jo nuen kamera aldean neramala. Hara iristean, egunsenti eder honekin egin nuen topo. Eguzki izpiak behe laino artean saretzen ari ziren, irudiko paisaia ikusgarria marraztuz.
- Canon EOS R
- 24-105mm
- ISO 100
- f/14
- 0,250seg
- 85mm
- Photoshop CC