Beasaingo Goizeresi Txistulari Taldeko kidea da Jasone Aranburu (Beasain, 1976). Gaur egun Legorretan bizi da, «herri lasaia da eta jendea atsegina», bere hitzetan. Eroski Bidaien enpresetako sailean –Travel Air– lan egiten du. Covid19-a dela eta, lan ia dena gelditua eduki dute. «Pixkanaka orain hasi da berriro. Udako mugimendua nabari da, baina beldurra ere badago». Aurrera begira berriz, egoera berrira moldatu beharko garela dio: «Orain arte ezagutu duguna, ez dugu berriro ikusiko».
Ze zaletasun dituzu?
Irakurtzea eta musika ditut gustuko.
Pelikula bat.
La lista de Schindler. Liburua, soinu banda eta pelikula gustukoa ditut.
Liburu bat.
Nobela beltza gustatzen zait, baina eskuetara iristen zaidan edozer irakurtzen dut.
Musika talde edo abeslari bat.
Momentuaren arabera. Azkenaldian, En Tol Sarmiento entzuten dut.
Abesti bat.
Aukera Berriak edo alaia den edozein.
Kolore bat.
Berdea edo urdina.
Oporretarako leku bat.
Bero egiten duen lekua. Hondartza izanez gero, hobeto.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea zerealekin.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Semeek kontatzen dituzten txisteak.
Bizitzako plazer txiki bat.
Familiarekin egotea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Koinatuak egindako ezkon oparia.
Goierriko txoko bat.
Murumendi azpia, Itsasondo eta Legorreta… ingurua.
Legorretan biziko ez bazina…
Uste dut edozein herritara moldatuko nintzatekeela.