Konbinazio desberdinak egin badaitezke ere, Zerainen hastea da proposamena, 11:30ean, Aizpeako Meatze Multzoko –Kultur ondare izendatua– bisita gidatua hasten baita. Bertan, XI. mendetik XX. mendera arte, burdina ateratzen zuten eta ustiaketa horren ondorioz, paisaia berezia garatu da Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dagoen inguru horretan. Kaskoa eta koloretako euritakoa jantzi eta polborin galerian barneratuta, burdina nola lortzen zen ikusteko eta meatzariak nola bizi ziren ikusteko aukera paregabea dago. Kaltzinazio labeak ere ikusgarriak dira.
Mutiloa da hurrengo geralekua, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko Bide Berdean. Mutiloatik Ormaiztegiko tren geltokira burdina eramateko bidean hain zuzen ere. 4,4 kilometroko bidea da eta ondare industrialeko piezak ikus daitezke bidean. Orientazioa jokoa egin daiteke bertan, Ostatuan eskatuta.
Eta burdina nola lantzen zuten ikusteko, Legazpiko Mirandaolako Burdinola da ezinbestekoan bisitatu beharreko altxorra. Hilaren 19an (11:30) eta abuztuaren 2an (12:30) martxan jarriko dute (erreserba egin behar da). Euskal Burdinaren Museoaren bisitaldia 10:00etatik 14:00etara dago irekita.
Txillida Lantokian eta gainerako museoak ere bisitatu daitezke, aurrez txanda hartuta eta gutxieneko taldeak osatuz gero, Lenburrera deituta.
EZAGUTU
Goierri burdingintzarekin eta burdinaren ustiapenerakin oso lotuta egon da mendeetan zehar. Burdinaren harana –Zerain, Mutiloa eta Legazpi– da horren lekuko. Egunpasa egiteko zein baino zein leku ederragoak dira hirurak, eta autoaren laguntzarekin, egun bakar batean bisitatzeko aukera dago. Haurrekin egiteko ere aproposa da.
Zerain
- Ordutegia. 10:30-14:00 eta 16:00-18:30.
- Erreserbak. 943 80 15 05 – 647 946 277 / turismobulegoa@zerain.eus.
- Bisita gidatuak. Asteburu eta jai egunetan, 11:30ean: Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategiak.
Legazpiko Lenbur- Mirandaola
- Ordutegia. 10:00-13:30 eta 16:00-18:00. Astelehenetan itxita. Museoa: 10:00-14:00.
- Erreserbak. 943 73 04 28 / mirandaola@ lenbur.com.
- Bisita gidatuak. Euskal Burdinaren museoan libreak dira bisitak. Gainerako baliabiadeetarako erreserba egin behar da.