Urko garmendia • Ekintzailetasuna bultzatuz
Ekintzailetasuna bultzatzen al da Euskal Herriko gazteen artean?
Ekintzailetasuna, ala gazteleraz, emprendimiento deritzona ez da egunero entzuten dugun topikoa.
Gutxi dira ekosistema honetan sarturik dauden gazteak, eta hala ere, ezinbesteko atal bat da gaur egun bizi dugun mundu sistematikoan.
Azken finean, kapitalean oinarrituriko sistema baten barnean bizi gara, eta nahiz eta sistema hau gustuko ez izan (bagara makina bat), ezinbestekoa da lana egitea bertan bizirauteko. Beharrezkoa da empresa berriak sortzea lanpostuak sortzeko, eta ez dago empresa berririk ekintzailerik gabe.
Beraz, zergaitik ez enpresa bat sortu eta abentura berri bati ekin?
Hau, noski, ez da lan erraza. Ez da egun pare batean martxan jarriko duzun proiektua. Baina nire uste umilea etorkizunari begira merezi duen zeozer da.
Horregatik, gazteria bultzatu nahiko nuke. Badira eta asko mugitzen diren gazteak. Eta mugimendu bat bultzatzeko mugitzen bagara, zergatik ez gustuko dugun zerbait hutsetik sortzeko?