Ioar Aizpurua Barriola • Musikaren taupadak
Gure aitona-amonen garaian, ez zegoen horren gizarteratuta pertsona baten nahia famatu izatea zenik. Gaur egun, ordea, are eta gehiago dira txiki-txikiak direnetik youtuberrak edota sare sozialetan (instagram, tiktok…) ezagunak izan nahi dutenak. Usterik gutxienarekin, ez ginateke harritu beharko gertuko haur batek halako zerbait esan digula entzutean.
Famaren munduak ere bere alde onak eta txarrak izango dituen inolako zalantzarik ez dago. Guztiok ditugu gure buruan zenbait pertsona ezagun, telebistako aurkezle, filmetako aktore, abeslari… eta hauetako asko, fama onarekin erlazionatuko ditugu noski. Baina une batez pentsatzen jarrita… Nola sentitzen dira beraiek, familiarekin kalera irten eta ezagutzen duten zenbait pertsonekin topo egiten dutenean? Askok, oso erraza ikusten dugu ezta?
Famatu horrek, guri kasu egitea nahiko genuke, argazki bat atera, autografoa sinatu, lagun bati audio mezu bat bidali… Une honetan ordea, familiarekin kaleko buelta batez aprobetxatu ordez, pertsona ezezagun batzuekin dagoela esan genezake. Alderantzizko kasuan; pertsona famatuak bere familiakoekin egunaz disfrutatu eta jarraitzaileei jaramonik egiten ez badie… fama txarra izango al luke?