Zegamako kiroldegiko langilea da Edurne Ormazabal (Zegama, 1963) 2011. urtean ireki zen egunetik.
Herri kirolzalea al da Zegama?
Bai, mendizale, txirrinduzale, pilotazale eta korrikalari asko dago.
Eta zu, kirolzalea zara?
Betidanik gustatu izan zait gorputza mugitzea. Batez ere ibilaldiak egiten ditut, ahal dudanean, igeriketa eta eskia.
Ze zaletasun dituzu?
Bidaiatzea. Eguzkiaren argi izpiak, bere berotasuna sentitzea maite dut, eta horrenbestez, bere bila ibili ohi naiz.
Pelikula bat.
La vida es Bella.
Liburu bat.
Los pilares de la tierra.
Musika talde edo abeslari bat.
Bat aukeratzea zaila egiten zait: Mana, Alejandro Sanz, The Eagles, Queen.
Abesti bat.
The house of the rising sun, The Animals.
Kolore bat.
Morea.
Oporretarako leku bat.
Landak (Frantzia).
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, esnea, fruitu lehorrak eta gorputzak eskatzen didanean (ia beti), txokolate zatitxo bat.
Amets bat.
Erretirora osasunez iritsi eta urteak bidaiatzen ospatzea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Etxekoak zoriontsu ikusteak.
Bizitzako plazer txiki bat.
Txokolatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Alabak egindako oparia, etxeko bi nesken Pariserako bidaia.
Goierriko txoko bat.
Zegamako Urdalur eta bere inguruak.
Zegaman biziko ez bazina…
Itsaso ertzean, kanpin denda batean hondarrez josita izanik ere.