Olaberriko Irantzuaga baserrian –amaren jaiotetxea– eraiki berri duen pabiloian azken lanak egiten erantzun ditu galdera hauek Xabier Unanuek (Lazkao, 1974), hainbat gremiotako langilez inguratuta. Lehen 6.000 oiloak sartzeko egunaren atarian dago.
Fabrikan bost erreleboetan lan egin ondoren Zaldibiatik –han bizi da orain– Irantzuaga baserrira egunero bueltaka zebilela, pentsatu zuen Unanuek bertan zerbait egin behar zuela. «Aurretik hainbat urtez Euskaberren lan egin nuenez, sektorea ezagutzen nuen. Horregatik animatu nintzen oilo ustiapena martxan jartzera».
Ze zailtasun aurkitu duzu bidean?
Burokrazia tramite asko egin beharra dago, eta azkenean horretarako profesionalen beharra izan dut.
Ze zaletasun dituzu?
Orain bat ere ez! Honetarako bizi naiz.
Liburu bat.
Hemengo makineriaren esku liburuak.
Musika talde edo abeslari bat.
Rockero zaharrak, Su Ta Gar.
Abesti bat.
Su Ta Garren Itxaropena.
Kolore bat.
Berdea.
Oporretarako leku bat.
Hondartza lasai bat.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat.
Amets bat.
Amesgaizto asko izaten ditut – dio barrez–.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Barre errazekoa naiz, eguna barrez pasatzen dut.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ahal denean siesta egitea.
Goierriko txoko bat.
Hemen gainean duguna, Urbaundi.
Zaldibian biziko ez bazina…
Lazkaon edo Olaberrian, Irantzuagan.