Maddi Erauskin • Norabide egokian ote?
Egun, gazteon artean, ezinbestekoa da formakuntza duin bat izatea, eta hori ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait. Ikasketa prozesua geroz eta luzeagoa da. Eta gazteoi eskatzen digutena ez dator adinarekin bat.
Gradu bat egitea ez da nahikoa, bukatu ostean karreran gehien gustatu zaizun espezialitatean sakontzeko master bat egitea gomendatzen da, izan ere asko laguntzen du arlo hori sakontzeko beste titulu bat izateak. Horrez gain, kontuan hartu ingeleseko titulua, suposatzen da izango duzula, eta gainera, advance deiturikoa. Gainera, orain gutxi aterata, 16 urterekin atera baduzu, maila jaitsita egongo zara eta… Euskarako tituluak ez du ingelesekoak adina garrantzi, baina ez badaukazu eskatuko dizute.
Ikasketa prozesua amaitutakoan, lan bila hasteko ordua heltzen zaigu eta lan eskaintzak aztertzen hastean… Esperientzia hitzarekin topo egiten dugu, hiru urtekoa, bost urtekoa… Orduan geure buruari galdetzen diogu, nondik aterako dudan esperientzia ikasketak amaitu berri ditut eta. Honek desmotibazioa dakar gazteongan, geure burua aukerarik gabe ikustea…
Kontua da, geroz eta tituludun gazte gehiago dagoela, baina benetan lanean esperientzia duen eta lana zer den dakien gutxi.