Urko garmendia • Ekintzailetasuna bultzatuz
COVID-19 aren istori hau hasi zenetik gehien sufritu duten negozioetako batzuk herrietako tabernak eta jatetxeak, eta beste zenbait negozio izan dira.
Egungo egoera ikusita, bistakoa da aipaturiko negozioetan ere online mundura eraldaketa bat egotea ezinbestekoa izango dela hauek aurrera jarraitu nahi badute.
Jadanik badira eguneko menua etxeetara eramaten duten jatetxeak, baita eskariak etxez etxe banatzen dituzten harategiak ere. Eta honen adibide da Bergaran martxan jarri duten Eskatu APP-a, non Bergarako jatetxe desberdinetako janaria eska dezakezun (Glovo balitz bezala).
Nahiz eta makina bat lagunentzat egoera okerrera joan den, egoera honek aukera bikainak ere dakartzala azpimarratu nahiko nuke. Esate baterako, online salmenten gorakada izugarria izan da azken hilabeteotan, eta gaur egun edozein negoziok saldu dezake online.
Hau aukera ederra da egungo egoeran negozio eredua aldatzera behartuta dauden negozioentzat.
Amaitzeko, negozio txiki guztiei animo handi bat eta gauza berriak probatzeko ausardia ematea gustatuko litzaidake.