Hilabetetako baraualdiaren ondoren, musika emanaldiak zuzenean ikusi eta entzuteko aukerak ugaltzen ari dira pixkanaka. Beasainek eta Ordiziak antolatu dituzten kontzertuen zerrendari Zumarraga batu zaio orain,Beste bat! egitarauarekin. Eusko Jaurlaritzak kultura bultzatzeko martxan jarritako proeiktua da, eta Zumarragako Udalak ere bere aletxoa jarri du. Abenduaren 23an hasi eta otsailaren 25era bitartean sei kontzertu egingo dituzte, denak ere, Zelai Arizti aretoan.
Belako talde bizkaitarra izango da egitaraua estreinatzen lehena. Gaur hamabost joko dute, 19:00etan hasita. Abenduaren 26an Goiko Gela gospel taldea ariko da, eta 28an, Kantukolore umeentzako ikuskizuna egingo dute. Urte berriarekin, Travellin’ Brothers taldearen txanda izango da, urtarrilaren 7an. Otsailean berriz, Xabi Solano eta Kimua dantza taldea (13an) eta Nøgen (25ean) taldea ariko dira.
Kontzertu guztiak 19:00etan izango dira, umeena izan ezik (16:00). Sarrerak Zelai Ariztiko lehiatilan edo zelaiarizti.sacatuentrada.es webgunean eros daitezke; kontzertuenak 10 euroan eta umeen saioarena 5 euroan.