Ordiziako errugbi jokalaria da Eneko Salinas (Itsasondo, 1995). Gaur egun hirugarren lerroan flanker bezala jokatzen du. Errugbian postu bakoitzak baldintza fisiko bereziak eskatzen dituenez, jokatzeko postua aurreratu zuenean pisua hartu behar izan zuen. «Izan ere aurrelarien postuak kontaktu handikoak dira. Postu honetarako aurkariekin kontaktua izatea gustatzea ere garrantzitsua da».
Ze zaletasun dituzu?
Batez ere urpeko arrantza, baita kanaberarekin txipiroiak arrantzatzea edo neguan Snowboard egitea ere.
Zein duzu arrantzako piezarik preziatuena?
Taldekideek Pulpo ezizena jarri zidaten, olagarroak askotan arrantzatzen ditudalako. Baina, bestelako arrainak ere arrantzatzen ditut.
Pelikula bat.
Jurassic Park, Star Wars...
Liburu bat.
Azkenekoa Patria irakurri dut.
Musika talde edo abeslari bat.
Genero desberdinetako musika entzuten dut. Parrandetan jartzen dutena, nahiz eta orain ezin den.
Abesti bat.
Txiltxokoren Zugaz.
Oporretarako leku bat.
Getaria izan dut opor-lekuetako bat, bertan gurasoek belaontzia baitute.
Zer gosaltzen duzu?
Normalean hiru arrautza, ogia, urdaiazpikoa, kafesnea eta fruta. Apetitu handiko mutila naiz.
Amets bat.
Iparraldeko herrialdeetara joatea aurora borealak ikustera.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Partida bat jokatu ondoren, gauzak behar bezala atera direnean, zaletuak ere gustura daudela ikusteak.
Bizitzako plazer txiki bat.
Nik arrantzatutako generoa jatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lehenengo kotxea, aitonarena zen.
Goierriko txoko bat.
Zaldibiako Osinberde.
Itsasondon biziko ez bazina…
Itsasoaren ondoan.