Beasaingo eta Ordiziako udalek heldu diote aurten ere Antzerki Garaia zikloari. Urtarriletik apirilera, hil bakoitzean bina antzezlan izango dira. Ziklorako abonuak 72 euro balio du, eta urtarrilaren 11ra arte eros daiteke bi aretoetako lehiatiletan.
- Urtarrilak 15. ‘Txanogorritxotik otso emera’. Usurbe antzokia.
- Urtarrilak 22. ‘Mis mejores hazañas’ (gazt.). Herri Antzokia.
- Otsailak 19. ‘Konpromisoa’. Herri Antzokia.
- Otsailak 26. ‘Ameriketako bidaia’. Usurbe antzokia.
- Martxoak 5. ‘Porno vs Afrodita’. Herri Antzokia.
- Martxoak 1. ‘La extraña pareja’ (gazt.). Usurbe antzokia.
- Apirilak 16. ‘Losers’. Herri Antzokia.
- Apirilak 2. ‘Irabazi’. Usurbe antzokia.