Izatez Ormaiztegikoa naizen arren (1970), Beasainen bizi naiz azken 24 urteotan. Txikitatik gustatu izan zait argazkiak ateratzea, batez ere, naturari, nire txakurrei eta Ormaiztegiko mendietako paisaiei.
Hogeita hamar urte inguru nituela, gehiago murgildu nintzen argazkilaritzan, eta eskola kiroleko partiden argazkiak ateratzen hasi nintzen. Ondoren, beste kirol batzuekin saiatu nintzen: eskubaloia, errugbia, txirrindularitza, futbola, motor lasterketak, saskibaloia… Hala ere naturarekiko dudan zaletasuna ez dut inoiz aldendu.
Argazki hau abendu hasierako goiz batean atera nuen Beasaindik. CAFetik zetozen kaioak pasa arte itxaron nuen.
Canon EOS 1DX Mark II • 1/200 • f/3.5 • Iso100 • Canon 85mm • Adobe Lightroom