Anthony Nazabalek aita zaldibiarra du eta ama ingelesa. Ama Goierrira lanera etorri zen eta hemen Nazabal ezagutu zuen. Duela 20 urte Ordiziatik Altzagara joan ziren, eta Anthony bertan jaio zen. EHUn Kriminologia ikasten ari da eta errugbian ere jokatzen du, Ampo Ordiziaren bigarren taldean. Lehen taldearekin bizpahiru partida jokatu ditu.
Amaren eraginez hasi al zinen errugbian jokatzen?
Ez. Nahiz eta ingelesa den, ez zitzaion errugbia gustatzen.
Errugbi talde bat?
Eskoziako selekzioa. Izan ere, nire amaren familia eskoziar jatorrikoa da.
Errugbi jokalari bat?
Tom Carry eta Sam Underhill ingelesak.
Zer iritzi duzu Brexitaz?
Ez da mesedegarria izango. Guk geuk, beharbada, aireportuetan zailtasunak izango ditugu. Baliteke ama ate batetik bidaltzea eta besteok bestetik.
Pelikula edo telesail bat?
Line of duty telesaila.
Kolore bat?
Urdina.
Musika talde bat?
Foofighters.
Abesti bat?
Foofighters taldearen All my life.
Ingalaterrako toki bat.
Hereford. Galesetik gertu dago. Landa eremua da. Sagardo enpresa handi bat dago eta baita Hereford izeneko behi arraza bat ere. Altzagarateko baserri batean arraza horretako behiak dituzte.
Zer gosaltzen duzu?
Platano tortila, bi tostada ahuakatearekin, bi atun lata, jogurt bat eta tea. Pisua hartu beharra dut errugbian jokatzeko.
Altzagan biziko ez bazina?
Hemen inguruan, edozein tokitan.
Altzagako alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Ez dakit!