Sare sozialetan irribarretsu ageri ohi da Esti Garcia (Ordizia, 1976), irribarrea beharrezkoa baitu egunerokoan. Ness arropa dendaren jabea da eta sare sozialak arropak erakusteko erabiltzen ditu batik bat. Janzkerak, sozialki, garrantzi handia duela dio: «Jaiotzen garenetik gurekin doa. Beharrezkoa da edozein hiri eta kulturetan, eta guri buruz asko adierazten du».
Garai zailetan arroparen bidez bizipozaren bila dabilenarentzat aholkurik?
Arropa janzterakoan, sentitu dezala oihal hori, sentsazio onak ematen badizkio energia onez beteko du eta.
Ze zaletasun dituzu?
Familiarekin ahal dudan guztia bidaiatu, mendia eta zinema.
Pelikula bat.
Thelma & Louise.
Liburu bat.
Vanessa Diffenbaugh-en El lenguaje de las flores.
Musika talde edo abeslari bat.
Bob eta Ziggy Marley, Cat Stevens…
Abesti bat.
Izaroren Paris, Zasen Je veux...
Oporretarako leku bat.
Lanzarote.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea gaileta edo ogi txigortuarekin.
Amets bat.
50 urte betetzerakoan kuadrillarekin bidaia on bat egitea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Janari on baten usainak, lagunen arteko hizketaldiak…
Bizitzako plazer txiki bat.
Ahal dudan guztietan kafe, garagardo edo ardo bat konpainia onean hartzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire 40. urtemugan, kanpin denda batean esnatu eta kanpoan familiakoek prestatutako sorpresa.
Goierriko txoko bat.
Gaztelu mendia.