EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza ikasi ondoren justiziako oposizioak prestatzen ari da gaur egun Maider Castellano Etxeberria (Zaldibia, 1995). Martxoaren 8a gerturatzen ari den honetan, Goierriko Neska Gazteak taldeko kide bezala, zaintzak emakumeen gain duen zamak kezkatzen du. «Zaintza lanak kolektibizatzea beharrezkoa da, horrekin lortuko baitugu emakumeok arlo sozial, ekonomiko eta profesionalean parte hartze handiagoa izatea».
Hori nola aldarrikatuko duzue?
Aurtengo egoerak asko mugatu gaitu Goierri mailan antolatzeko, eta herri bakoitzean zentratzea da asmoa. Baina, eskualde bezala lotura hori bermatu nahi da elkar saretuz. Osatzen dugun sare ikusezinari balioa eman nahi zaio, gure sareak indartze aldera.
Zerk bultzatuta ari zara mugimendu feministan?
Txikitatik datorkidan zeozer dela esango nuke, txikitatik hezi naute balio feministekin.
Ze zaletasun dituzu?
Zakurrarekin paseatzea, lagunekin egon eta barre asko egitea, irakurtzea, leku desberdinak ezagutzea, frontenisean jolastea…
Pelikula bat edo telesail bat.
Eso que tu me das.
Liburu bat.
Karmele Jaioren Aitaren etxea.
Musika talde edo abeslari bat.
Gozategi.
Abesti bat.
Gozategiren Porru patata.
Kolore bat.
Laranja.
Oporretarako leku bat.
Kostako edozein leku.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta ogi txigortua ahuakatearekin.
Amets bat.
Oposizioak gainditzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Otordu on bat egitea, konpainia onean.
Goierriko txoko bat.
Ibargungo ataria.
Zaldibian biziko ez bazina…
Herri handiago batean.