Pasa den astean Beasaingo Bareak merkatari elkarteko 32 dendak egin zuten bezala, oraingoan Ordiziako, Urretxuko eta Zumarragako dendarien txanda da. Neguko beherapenak kalera aterako dituzte.
Ordizian, gaur eta bihar
Ordizian merkatariek bi egunetako stock eta kale azoka antolatu du: gaur, martxoak 5, eta bihar, martxoak 6. Plaza Nagusian lau postu jarriko dituzte, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Lekuona, Mirentxu, Ness by Esti Garcia eta Porfirio Fernandezek.
Ordizianeko beste hamar dendak, berriz, denda atarietan jarriko dituzte salgaiak, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Kasu horretan ondorengoa da hamarreko zerrenda: Bi Love, Gee, Gofi Berri, Kixmi, Lua, Oskarbi, Palomo, Serendipity, Vicuña Confeccion eta Vicuña Sport.
Urretxun eta Zumarragan, gaur
Merkealdiari amaiera eman eta denboraldi berriari ongi etorria egingo diote Zumarragako eta Urretxuko 31 dendak, gaur, martxoak 5, 10:00etataik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. COVID-19a dela eta, Stock Azoka egin beharrean Merkealdia Kalera egingo dute aurten eta denda atarietan jarriko dituzte eskaintzak. Inoiz baino denda gehiagok hartuko du parte Bitarteanen egitasmoan, eta eskaintza ere inoiz baino zabalagoa izango da. Ondorengo da denda parte hartzaileen zerrenda: Afede, Agurtzane Dekorazioa, Aitxu, Alex Kirolak, Andrea, Apalategi, Argiki, Ariztizabal oinetakoak , Arku, Baby, Bidegorri kirolak, Elisabeth Ileapaindegia, Ferreteria Urdangarin, Goilore, Inaxio, Instituto Optikoa, Julita Mertzeria, Kux Kux, La Perla Etxea, Marai & NKN, Mentxu y Yone, Merceria Mari, Milar Lagun, Opticalia Urretxu, Oskarbi oinetakoak, Pinturas Santa Cruz, Quo, Stylo, Titare, Xanu eta Xarmanki.