Orain 20 urte iritsi zitzaidan argazkigintzarekiko zaletasuna, seguru asko idazteko nuen zaletasunak utzitako hutsunea betetzeko. Zumarraga-Urretxuko Argazki elkartean hasi nintzen, gero Legazpiko Ikatza elkartera pasa, eta gaur egun bietako kidea naiz. Argazkilaritzaren arlo guztiak lantzen ditut, baina kale mailakoarekin gozatzen dut bereziki.
Irudian Zumarraga eta Urretxu azaltzen dira gauez. Iazko udazkenean atera nuen argazkia, Beloki inguratzen duen pista batetik. Ez nindoan argazki horren bila, baina beherakoan pare-parean agertu zitzaidanez, kamera atera eta honako argazkia atera zitzaidan.
Nikon D610 • Nikkor 24-70 f2.8G • ISO 125 • f8 • 2 seg • Photoshop CC